Urbieta estalkia eta fatxada

Estalkiaren birgaitze energetikoa eta fatxadaren zaharberritzea Donostian

Kokapena: Urbieta kalea, Donostia
Bezeroa: jabekideen elkargoa
Egindako lana: estalkia birgaitzeko proiektua eta obra-zuzendaritza eta fatxadaren zuzendaritza teknikoa.

Estalkiaren birgaitze energetikoa, isolamendu termikoa gehituta eta fibrozementuzko estaldura zaharraren ordez zink aurrepatinatuko akabera berria jarrita, eraikinaren iraunkortasuna eta portaera energetikoa hobetzeko. Horrez gain, pergolaren birgaitze integrala egin zen, beroan aplikatutako poliureazko estaldurarekin; eta fatxada zaharberritzeko lanak gauzatu ziren, balkoietako harrizko lauzak konpondu eta forjazko barandak birgaituz.